Lehen pausua

 

 

 

 

 

Amets egitea bizitzaren ataletako bat da. Aldi berean, bizitzak sarri esaten digu ametsak betetzea zaila dela, hala ere, batzutan, amets horietako ba terrealitate bihurtzeko aukera ematen digu.

Gurea Alma Dablam eskalatzea da, kanpamentu gabe, soka finko gabe, hau da, gu gure kabuz, eskaladaz gozatzen eta ahal izanez gero gailurretik jaitsi, beti ere,erronkari  egoki aurre egin eta gero.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Horretan dihardugu, ezinezko ametsa egi bihurtzen. Amets egitea ederra izan da, baita hilabete hauetan prestaketetan bizitzen gaudena ere.

Denak dauka hasiera. Gure kasuan Grañarengandik jasotako laguntza ezinbestekoa izan da.Izan ere, berari esker kamisetak ateratzeak posible egin du lagun askok proiektu honi babesa eman ahal izatea. Halaber, eskertzekoa Amurrioko Mendiko Lagunak emandako diru-laguntza.

 

Hortik aurrera expedizioaren logistika prestatzea gu bion bizitzan erabateko esperientzia izaten ari da. Nire aitaren roletik, semea dudan kide batekin erabakiak adosten ikastea eta ardurak partekatzea ez da erraza. Era berean, Tasioretzat sekulako aurrerapausua da heldutasunerako bidean.

 

Tasio ta biok ordenagailuan

 

 

 

 

 

 

 

 

Bidea, helmuga bera baino erakargarriagoa bada ; eskalatzeko bidea bada eskalatzaileon  helburua, proiektu honetan badaramagu jadanik bide luzea jorratuta, eta oraindik hasi baino ez dugu egin. Zoragarria benetan!!!!!

Prozesu luze horretan eskaladarako egokien prestatuko gaituen egutegiaren plangintza egitea izan da osatu dugun taldearen lehen helburua. Horretarako, elikadura, entrenamendua, gorputzaren zainketa eta materiala izan ditugu gogoan, besteak beste.  Zeregin horietan gaude:

– Ainara Martin Muñoz, nutrizionista

– Mertxe Gallego, fisioterapeuta

– Tasio Martin, Entrenamenduak

– Joseba Elorrieta, logistika

Eskaladak nolanahi amaituko duenarren, taldean egindako lan horrek jada eman ditu bere emaitzak, lan-tesi formatuan.

Expedizioak kirol helburua du. Argi dago berezitasun asko dituela, baina, azken finean, kirol erronka da. Edozein kirol taldetan bezala, expedizioek kontuan hartu behar dute helburuen lorpena baldintzatuko duten hainbat aspektu jorratzeko beharra.

Expedizioetaz hitz egiten denean normalean kirolariei buruz izaten da. Egiatan aurrekontu handia duten ezpedizioetan soilik hitz egiten da medikuaz (denbora luzea urruneko parajetan, medikua ez kirolaren ikuspuntutik, osasun aldetik baino), komunikazioaz eta CB managerraz.

Era berean, gehienetan aintzat hartzen da taldearen dinamika expedizioarekin batera jartzen dela abian, hau da, bidaiaren lehen egunean.

Elikadura, entrenamendua, gorputzaren zainketa eta beste kontu batzu ez dira kirol taldearen dinamikaren atal  bezala  kontuan hartzen. Beste kirol batzuetan, ordea, bai. Taldekako kiroletan, kirolariek egitura zabalagoan hartzen dute parte beste espezialista batzuekin batera eta lehiaketa egunetatik haratago doan egutegia dute. Zergatik ez expedizioetan? Zergatik ez dira planifikatzen talde ikuspegitik entrenamendua, elikadura, materialae.a.?

Atal honetako artikuluetan poliki-poliki egiten ari garenaren laburpena azalduko dugu. Gauzak egiteko modu berria bilatzen saiatuko gara eta maiatzaren amaiera aldean izango da burututakoaren balorazioa egiteko unea. Balorazio hori edozein izanik ere, asko ikasiko dugulakoan gaude, hori gutxi balitz bezala!

 

Joseba