Gazteen udalekuak Gorbeiako Aterpean

Egonaldien helburua

5 egunez gazte taldeei Euskal inguru natural batean bizitzeko aukera ematea. Gorbeia Parke Naturalaren ingurua toki ezin aproposagoa dugu hainbat arlotan esperientzia erakargarriak bizitzeko. Esperientziak, bai edukien bai  natur kirolen aldetik, gazteentzat oso aberasgarriak izango dira, aterpeko talde dinamikak eman ahal dizkien irakaspenak ahaztu gabe.

Egingo diren ibilbideetan, geologia eta biologia landuko ditugu, Itxinako  karst-a  eta Gorbeiako bioaniztasuna horiek lantzeko inguru apartak dira eta.  Mendizaletasunari loturiko teknikak ere praktikatuko ditugu, besteak beste,  iparrorratzaren erabilpena, mapen irakurketa, ekipoa aukeratzeko irizpideak, mendian kirola errespetuz egiteko aholkuak, eta abar luze bat.

Gainera, egun hauetako esperientziarik aberasgarriena izan daitekeena, gazte taldeak euskaraz mendi aterpe baten aste betez elkarrekin bizitzea da.

Bizikidetasun honek, hainbat kontu erakutsiko dizkie: egunerokotasunean bakoitzaren erritmoak, nahiak, beldurrak, izaera kontutan hartzea ohitura ona dela; egoera ezberdinen aurrean guztiok dugula eskubidea gure erara erantzuteko. Gela, jatorduak, bizi-espazioa konpartitzeak egingo ditugun ekintzak bezain garrantzitsua da, honetan datza egonaldi honi atera ahal dioten etekina.

 

Norentzat, noiz eta izena nola eman

 

2018ko udarako edozein talde, elkarte, Klub edo instituziori 5 egunetako udalekuen eskaintza egiten dizuegu, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak.

  • Ekainaren 25etik abuztuaren 31ra.
  • Taldeen gazte kopurua gehienez 14koa eta gutxienez 10ekoa.
  • Izena emateko epea maiatzak 30era arte irekita egongo da.
  • Printzipioz udalekuak euskaraz izango dira. Hala ere, gazteleraz egiteko aukera egon badago, klub bakoitzaren eskaeraren arabera.
  • Prezioa: 270€ gazte bakoitzeko.
  • Horren barne dauden zerbitzuak:
    – Ostatua eta mantenua. 4 gau pentsio erdian + 3 piknik + bazkari bat aterpean.
    – Erantzukizun zibila eta arrisku asegurua.
    – 2 monitore euskaldun, mendi ertaineko kirol teknikari tituluarekin. Hauetako bat dagokion egunetan geologian edo biologian aritua.
    – Programaturiko aktibitate guztientzako beharrezko material teknikoa.
    – Lo-zaku mehea lo egiteko (ez da ekarri behar).
    – Lehen eta azken egunetako bidaian, gidarietako bat joango da taldearekin.
    Beharrezko materiala, ordutegia, bidaia eta abar antolatzeko, taldeak izendatutako arduradunarekin egongo gara kontaktuan.
  • Informazio gehiago aterpean     telefonoa 94 633 48 18    e-maila info@gorbeiakoaterpea.eus