Geologia Gorbeian ibilbide didaktikoa

     Geologia Gorbeian ibilbide didaktikoa

 

 

Gorbeiako aterpeak eskaintzen duen irteera honetan aukera aparta aurkezten zaie DBH 3. eta 4. mailako zein batxilergoko geologia ikasleei, adituen eskutik zientzia hau ulertu zein gozatzeko ezinbestekoa  den landa lana burutzeko, eta horrela, klasean landuriko eduki teorikoa praktikara eramateko. Aipatutakoaz gain, euskal kultura zein inguru naturala ezagutuz, aisialdiarekin loturiko euskarazko esperientzia erakargarria bizitzea da helburu.

Zigor Arteagaren argazkia

Ikasketa prozesuan behin eta berriro topatzen gara bi oztopo nagusirekin. Lehenengoa, ikasgelan ikasitako eduki teorikoa praktikan ikusi eta lantzeko beharra aurrera eraman ezina litzateke.

Bigarrena ordea, ikasketa prozesuan baliogarriak diren aisialdiarekin loturiko esperientzia interesgarriak euskaraz burutzeko beharrarekin lotuta dago. Honako arazoen aurrean Gorbeiako aterpeak zera proposatzen du:

Geologia aprobetxatuz euskal kultura eta ingurune naturala ezagutzeko esperientzia praktikoa euskaraz.

Gorbeiako eremua aztergai  duen landa praktika honetan DBH 3. eta 4. kurtsoko zein batxilergoko geologia ikasleek ibilbide geologiko bat burutuko dute geologo zein mendi giden azalpenen eskutik.

Euskal mendikateen ezaugarri den kareharrian lan egingo da nagusiki,arroka sedimentario honek Itxinan erakusten duen karst morfologian hain zuzen ere.

Irteera baino lehen egokia litzateke klasean arroka sedimentario zein karst morfologiaren inguruko oinarrizko edukiak lantzea.

Itxina ezaugarri paregabeduna da karst-a aztertzeko, hau dela eta, karst morfologia deskribatzen duten exokarst zein endokarst egitura ikusgarri ugari bertan aztertuko dira, hala nola:

 

  •  Simak
  •  Lapiazak
  •  Dolinak
  • Kobazulo eta barrunbeak
  • Higadura konoak
  • Espeleotemak
  •  …..

 

 

 

 

Taldearen ezaugarri eta beharren araberako ibilbide bi prestatu dira, eguneko irteera zein bi egunekoa egin daitezkeelarik

Bi eguneko eskaintza

Prezioa :Ikasle bakoitzeko 80€.

  Eskaintzen duguna:

– Mendiko Gidari tituluduna bi egunetan, egun osoz, gaua barne.

– Gidari Geologoa eta mendian aritua egun osoz, gaua barne.

– Lehenengo eguneko askaria, afaria eta aterpean egonaldia. Bigarren       egunean, gosaria eta hamaiketakoa.

– Maindire-zakua ( lo zakua ez da ekarri behar).

– Arduradunaren pentsioa dohainik.

– Asegurua bai istripu eta ardura zibilarena.

 

Egun bateko eskaintza

Prezioa: Ikasle bakoitzeko 30€.

Eskaintzen duguna:

Bi Gidari egun osoz, bata Mendiko Gidari tituluduna eta bestea geologoa eta mendian aritua.

Istripu eta ardura zibila aseguruak

                                                                             Ekintzaren  baldintzak

                                                 • Ikastaldearekin gutxienez arduradun bat etorri behar du

                                                 • 24  Pertsonentzako ahalmena gehienez, arduraduna barne.

                                                 • Taldea gutxienez 15 ikaslekoa izan behar du.

 

Informazio gehiago nahi baduzu kontaktatu telefonoak 711 776 648 / 94 633 81 48 info@gorbeiakoaterpea.eus