Gorbeiako altxorrak ezagutzen
Bi egun Gorbeiako bazterrak ikusten
2018ko udarako 2 egunetako egonaldien proposamena luzatzen dizuegu.
Gorbeiak zerbait benetan magikoa badu, zalantzarik gabe, bere geologia da, ikusi ahal dugun guztiaren sortzaile nagusia da eta. Bi egun emango dugu bide eta bazter magikoak ezagutzen, bertako gidari baten eskutik eta geologo baten laguntzarekin.
Mendi irteera berezia, zeharkatzen dugun ingurua beste begi batzuekin ikusi, dastatu eta ulertzeko aukera paregabea, Gorbeiako bazterrek merezi dute.
Egitaraua:
1 eguna:
20:30 Afaria aterpean
21:30-22:30 Gorbeiako geologiaz hitzaldia aterpeko ikasgelan.
2 eguna:
08:00 Gosaria
09:00-17:00 Ibilbide geologikoa Itxinatik.
20:30 afaria
3 eguna:
08:00 gosaria
09:00-14:00 Gorbeiako tontorra eta ingurua
14:30-16:00 Bazkaria aterpean.
Irteeraren Zailtasun maila:
Mendian ibiltzeko ohitura duen pertsonentzat egokia.
Prezioa: 155€ (gutxienez 7 eta gehienez 15ko teldeak)
Barne:
Ostatua Aterpean eta egitarauan aipatzen diren jatorduak, bi piknik, maindire-zakua, mendiko gidaria egunero eta geologoa 2. egunean, aseguruak,
Informazio gehiago 711 776 648 / 94 633 8148
Datak:
Uztaila | Abuztua | iraila |
11tik 13ra | 8tik 10ra | 5etik 7ra |
18tik 20ra | ||
25etik 27ra |