Taldeentzako neurrira egindako bidaiak, Gorbeiaz haratago

Logotipo_WeGoazlogo imagen

Mendi talde eta klub askok komentatu digute Euskadira irteera bat antolatu nahi dutela.

Egun batzuetarako talde batentzat urrutira irteera bat antolatzea korapilatsua izan daiteke. Aktibitateez gain, bestelako zerbitzu asko kontratatu behar dira. Halaber, bidaia bat eginez gero, mendiaz gain, bestelako tokiak bisitatu eta ezagutu ahal dira.

Horrelako eskakizunei erantzuna emal ahal izateko Urduñako Wegoaz agentzairekin dihardugu elkarlanean. Guk gureari ekiten diogu, hau da, kalitatezko aktibitateak antolatzea eta talde-gida lanak. Gainontzeko beharrezko zerbitzuen kontratazioa Wegoazen esku geratzen da: ostatuen kontratazioa, bidaiak, bisita kulturalak….

Bidai bakoitza taldearen neurrira moldatzen dugu. Aukerak asko dira: Anboto Urkilolako Parkean, Sierra Salvada eta Santiago Mendia Urduñan, Aitzkorriko Parke Naturala. Ibilbide zoragarriak inguru guzti horietatik baina, halabeharrez, beti Gorbeia izango da gure ardatza.

Bilboko aireportuan, edo euskal hiriburuetako edozein tren edo autobus geltokitan jaso zaitzakegu. Halaber, edozein bisita kudeatu dezakegu: Arabar-Errioxako upategiak, Guggenheim, Leintz Gatzaga…. Era berean, mendian igarotzen ez diren egunetarako ostatua bilatu dezakegu.

Eskatu argibide gehiago inolako konpromiso gabe. Gure lana gure Herria, Euskadi, eta bere mendiak erakustea da. Erronka horretan gogoz gabiltza zerbitzurik onena emateko.

info@xertan.eus

info@wegoaz.com

info@gorbeiakoaterpea.eus