Zerbitzu baldintza

Erreserba bat egiteak suposatzen du aterpeko arau eta ordutegiak onartzea:

  • Ostatua partekatzen den logela baten da.
  • Ezinbestekoa da lo-zakua erabiltzea. Behar izanez gero aterpeak horiek alokatzeko zerbitzua eskaintzen du.
  • Aterpean ostatu hartzeko ezinbestekoa da NAN edo baliokidea aurkeztea aterpezainari dagokion fitxa bete ahal izateko.
  • Federatuentzako tarifa soilik aplikatuko zaie EMF-FVM-ko federatuei, eta beharrezkoa izango da UIMLA y UIAA.FEEC-ko federatuek eta UIMLA eta UIAA Mendiko Gidek deskontua izateko aterpezainari eguneratutako akreditazioa erakutsi behar zaio.
  • Gelatara ezin da sartu mendiko bota edo oinetakoekin.
  • Gelatara ezin da eraman janaria, ezta material gogorra: makilak, pioletak, kranpoiak.
  • Gelatan ezinda jan.
  • Edredoiak eta burukoak ohe gainean egon behar dira, inolaz ere zoruan.
  • Goizeko 09:00ak ondoren ezin izango da gelatan egon arratsaldeko 17:00arte neguan eta 19:00arte udan, aterpezainaren baimen zuzenarekin ezik.
  • Adintxikikoak heldu batekin joango dira beti gelatara.
  • 22:00ak ondoren neguan eta 23:00ak ondoren udan, ixilik ibili behar da eta ezin izango da egon jantokian, erabilera libreko sukaldean eta erabilera anitzeko gelan. Hortaz, garbitasun pertsonala ordu horien aurretik egin behar da.
  • Botak sarrerako apaletan utziko dira, inolaz ere zoruan.
  • Ostatuz daudenek eskubidea dute erabilera libreko sukaldea aprobetxatzeko. Horien erantzukizuna izango da garbi eta atonduta uztea aterpea utzi aurretik.
  • Halaber, erabilera libreko sukaldea garbi eta atonduta utzi behar da egunero 22:00ak aurretik neguan eta 23:00ak aurretik udan.
  • Guztiz debekatuta dago, aterpean gure egonaldia bukatzean, inolakojaki, kondimento edo hondarrik uztea erabilera libreko sukaldean.
  • Erabiltzaile bakoitza sortzen duen zaborraren kudeaketaren erantzulea izango da.
  • Energia elektrikoa erabiltzeko baimena eskatu behar da. Beraz, edozein aparatu konektatzeko aterpezainaren baimen zuzena behar da.
  • Ostatuz daudenek dutxa erabil dezakete arratsaldeko ordutegian. Hortik kanpo, goizean eta ixiltasun orduetan, ezin da dutxa hartu.