5 EGUNETAKO BARNETEGIAK GORBEIAKO ATERPEAN

2018ko udarako helduentzako 5 egunetako barnetegien proposamena luzatzen dizuegu.

Bost egun hauetan euskaraz bizitzeaz gain, parte hartzaileek, euskara erabiliz, hainbat gauza ikasi eta egiteko aukera izango dute, eta noski, beti euskaraz.

Eskaintza hau euskara lantzen duten euskaltzaleen taldeei zuzenduta dago. Izen ematea taldeka egin beharko da. Berba lagun, euskaltegietako ikastalde, lagun koadrila…, euskaraz 5 egunez bizi eta gauza berriak ikasi nahi duen edozein taldeak tokia du.

Gorbeia inguru aparta da hainbat iharduera ezberdina egiteko: bioaniztasuna eta gaueko zerua behatu, iparrorratza erabiltzen ikasi edota geologia landu, besteak beste.

Tailer praktiko anitz egiteko aukera ere izango dugu, asunekin plater goxo eta onuragarriak prestatu, yoga, …

Talde bakoitzak aukeratu ahal du zer nolako esperientziak nahi dituen. Aterpean bertan egiteko ekintzak, daukagun erabilera anitzeko gela erabiliz  edota edozein mailara egokitutako mendi irteerak.

Ez dugu euskara bera landuko, euskara erabili egingo dugu esperientzia eta ezagutza berriak bizi eta ikasteko.

Besteak beste, hauek izan ahal dira lantzeko gaiak:

– Orientazio teknikak iparrorratza eta mapekin: norabideak, mapen irakurketa eta paisaiaren interpretazioa.
– Geologia: Itxinako paisaia eta bere berezitasunak.
– Biologia: basoa, natur-baliabideak historian zehar.
– Kirola: Gorbeiako ez ohizko ibilbide eta bazter ikusgarriak.
– Bestelako tailerrak: erlaxazioa, argazkilaritza, …..

Egitaraua eta edukiak eskaera egiten duen taldea eta aterpeko arduradunen artean zehazteko, taldeak ordezkari bat izendatu behar du.

Barnetegia Gorbeian izango da, bertako aterpean.
Orotara 17 talde eskaintzea aurreikusi dugu, astelehenetik ostiralera, ekainaren  4tik irailaren 30era.

Taldeen kopurua gehienez 16koa eta gutxienez 7koa izan behar du.

Barnetegiaren  prezioa:  250€ pertsonako.

Prezioak, taldearekin adostutako egitarauaren arabera, aldaketak izan ditzake.

Batzuetan, taldea bera arduratu daiteke tailerretarako dinamizatzaile lanez, edo partaideen kopuruaren arabera pertsonako kostuak ezberdinak izan daitezke. Aurrekontuak ere talde bakoitzarekin adosteke.

 

Barne dauden zerbitzuak:

–          Ostatua eta mantenua. 4 gau pentsio erdian + 3piknik + bazkari bat aterpean.
–          Erantzukizun zibil eta arrisku asegurua.
–          Mendi ertaineko kirol teknikari bat gidaritza eta formazio lanetan.
–          Egun baten bigarren tekniko bat, kasu honetan, Mendi Gidaria, kobara bisita egiten den egunean.
–          Orientazio praktiketarako behar den material guztia.

informazio gehiago 94 633 66 48 info@gorbeiakoaterpea.eus