GorbeiaBonoak

09 maiatza GorbeiaBonoak


Gorbeiako Aterpeko laguntza-txartelak

COVID-19 dela eta bizi dugun egoera larri honi aurre egiteko, Gorbeiako Aterpeak laguntza-txartelak salgai jarri ditu. Laguntza-txartela hauek GorbeiaBono dute izena eta bertako aterpezainontzat lagungarri izango dira itxialdi honetatik irten ahal izateko.

Hiru prezioko GorbeiaBonoak dituzu aukeran 20€, 40€ eta 80€ koak. Horiei guk 5€, 10€ eta 20€ gehituko dizkiegu hurrenez hurren.

GorbeiaBonoen jabeak 2021ko abenduaren 31arte izango du epea Gorbeiako Aterpean eskaintzen ditugun edozein zerbitzutan gastatu ahal izateko .

Nola eskuratu GorbeiaBonoa

Nahi beste GorbeiaBono eros ditzakezue bakarka, taldean edo familian erabiltzeko. Halaber, eskaintzen ditugun edozein zerbitzutarako balio dute, besteak beste, ostatua hartzeko, tabernarako eta eskaintzen ditugun aktibitateetarako.

Zein eta zenbat GorbeiaBono erosi erabakita, bi aukera daukazue ordainketa egiteko:

  • Banku-transferentzia:
    • Entitatea: Laboral Kutxa
    • Kontu zbk: ES23 3035 0089 19 0890041598
  • Bizum: 711 77 66 48

Garrantzitsua!! Izena eta abizenak jarri

Nola egingo dugu

Bakoitzak erabakiko du zertan eta noiz gastatu nahi duen bere GorbeiaBonoa. Aukeran egun eta zerbitzu ezberdinetan erabil ahal izango dira, gastatu ahala GorbeiaBonotik dagokiona deskontatuko da.

GorbeiaBonoak aterpean egongo dira eta jabeek jasotzeko eta erabiltzeko identifikatu beharko dute

Zuk erabaki!!! Zuretzat erabili edo opari bezala norbaiti eman!!

Mila esker!!

Informazio gehiago, kontsultak, zalantzak: