Jarduerak

Gorbeiako Parke Naturalak dituen txoko eta ohizko bidezken xarma opatzen dituen bizipenen aniztasunean datza, naturagune gutxik eskaini dezaketena.

Bertako magal, baso, borda eta bideen lilurak bisitariei erakusten dizkiete bere isuriek gordetzen dituzten istorioen hainbat sekretu. Araba eta Bizkaiaren arteko berezko muga izanik, naturagune bakar batean elkartzen dira klima bi, kultura bi, paisaia bi, mundu bi.

Zorionez, ingurune zoragarri horretan bizitzeko aukera edukitzeaz gain, gure bizibidea bisitariak laguntzea eta gidatzea da, koskortzen ikusi gaituzten bazter eta bidezidor horien barrena.

Gure aktibitate guztien barne daude UIMLA edo UIAGM akreditaziodun mendi-gidak eta istripu asegurua.

Edozein mailarako jardunaldiak antola ditzakegu, ume talde, familia, mendizale amorratu edota ikasteldeentzat.

Egonaldiaren iraupena ere eskaeraren arabera eskaini ahal dizuegu, egun bakarrekoa edo 5 egunetakoa.

Eta jardunaldien egitaraua ere era azkotakoa izan daiteke, Gorbeiako biologia eta geologia aberastasunak ezagutu ibilibide bereziak eginez, mendi ibilbide gogortsuak, mendiko teknikak ikasi, edo denetarik pixkat euskaraz biziz.

Moldatzen gara taldeen beharretara, jarri kontaktuan eta saituko gara behar duzuena amaten.

info@gorbeiakoaterpea.eus.

 

Gazteen udalekuak

Gazteen udalekuak

Helduen egonaldiak

Helduen egonaldiak

Ikastaldeentzako geologia ibilbide didaktikoak

Ikastaldeentzako geologia ibilbide didaktikoak

Neurrira egindako programak

Neurrira egindako programak

Trekking C.B. Everest

Trekking C.B. Everest