KOVID19 Segurtasun Protokoloa

18 maiatza KOVID19 Segurtasun Protokoloa


Jatetxeak, tabernak eta ostatuak irekitzeko eta horien erabiltzaileei zerbitzuak emateko ezarritako araudiari jarraituz, aterpearen erabiltzaileen osasuna bermatzeko segurtasun- eta higiene-protokolo bat prestatu dugu.

Larrialdi-egoeraren bilakaeraren arabera, protokolo hori balizko beharretara egokitzen joango da.

Honako neurri hauek hartu ditugu:

Taberna eta jatetxe zerbitzua

  • Hasiera batean, kanpoan bakarrik eskainiko dugu zerbitzua, dekretuak 1. faserako adierazten duen bezala. Fase honetan, edariak eta ogitartekoak aterpeko alboko fatxadako leiho batetik zerbitzatuko dira. Zerbitzua unean-unean indarrean dagoen araudiaren arabera zabalduko da.
  • Zerbitzua ematen dugunok pantailak/musukoak eta eskularruak erabiliko ditugu.
  • Edozein mahai-zerbitzu eman aurretik, desinfektatzailea (lozio hidroalkoholikoa) emango diegu bezero guztiei.
  • Sukaldeko higiene- eta desinfekzio-neurriak zorroztuko ditugu (ontzi-garbigailua tenperatura altuan erabiltzea, erabilitako baxerak ez du kontakturik izango baxera garbiarekin, etab.).
  • Araudiak aukera ematen duenean barnealdean arreta eskaintzeko, erabilera anitzeko gela bigarren jangela gisa gaituko dugu otordu-zerbitzuko ordutegian. Betiere, bi jantokietako edukiera murriztu egingo dugu araudiaren arabera.
  • Metakrilatozko panelak ditugu mahaikideen artean taldeak bereizteko. Nolanahi ere, panelak mugikorrak dira, erabiltzaile ugari elkarrekin bizi diren familia-unitateak baitira.
  • Entsaladak maneatzeko erabilera bakarreko dosiak erabiliko dira; gatza, olioa eta ozpina.
  • Barrukoak zein terrazako mahaiak erabiltzeko lehentasuna aterpeko otordu-zerbitzuaren erabiltzaileek izango dute.
  • Behin-behinekoz komunaren erabilera mugatua egongo da: behar bereziak dituzten pertsonak, emakumeen higiene egoerak… Gainerako erabiltzaileek mendia erabili beharko dute. Erabilitako komuneko papera biltzeko poltsatxoak emango ditugu.
  • Konketaren eta komunaren eremurako sarbidea banan-banakakoa izango da, barruan pertsona bat baino gehiago egon ez dadin. Ziurtatu barruan inor ez dagoela eta itxaron zure txanda.

Ostatu Zerbitzua

  • COVID19 dela eta alarma irauten duen bitartean bakarrik onartuko dira ostatu erdiko erreserbak.
  • Aldi baterako aterpean gaua igarotzeko plazak %50era murrizten dira, hau da, 12 plaza eskainiko dira. Oheak betetzerakoan tartean bat libre utzi beharko da.
  • Aterpean gaua igarotzen duen pertsona bakoitzari ohe bat esleituko zaio. Debekatuta dago esleitutakoa ez den beste edozein ohe erabiltzea.
  • Logeletara sartzeko ordutegia zorrotz beteko da, eta ezin izango da ezarritako orduaren aurretik sartu.
  • Aldi baterako dutxa zerbitzua bertan behera geratzen da; aterpearen kanpoaldean ura eskainiko dugu menditik bueltan oinak, eskuak eta abar garbitzeko.
  • Aldi baterako bertan behera geratzen da sukalde libreko zerbitzua.
  • Ez dira egongo erabiltzaileen eskura jarri ohi ditugun edredoiak. Pertsona bakoitzak bere zakua ekarri beharko du gaua igarotzeko. Aterpeak beheko maindirea eta burkoarentzat erabilera bakarreko funda eskainiko dizkio gaua igarotzen duen pertsona bakoitzari.
  • Ostatu hartzen dutenen eskura egon ohi diren krocak kendu egingo dira kutsadura-fokuak saihesteko. Erabiltzaile bakoitzak aterpe barruan erabiltzeko bere oinetakoak ekarri beharko ditu.
  • Logelen ondoko bainugelan, erabiltzaileek dosifikagailu bat izango dute desinfektatzailearekin aldi bakoitzean erabiltzeko. Aterpeak ostatuko bainugelen garbiketa zorroztuko du, egunean hainbat aldiz desinfektatuz.
  • Bi jangela daude, ostatu hartzen dutenen segurtasun-distantzia bermatu ahal izateko otordu guztietan.
  • Ostatuen otordu guztiak plateretan zerbitzatuko dira. Entsaladak maneatzeko erabilera bakarreko dosiak egongo dira; gatza, olioa eta ozpina.