Yoli Martín

Kaixo, ni Yolanda dut izena, baina mundu guztiarentzat Yoli naiz, hala deitu naute betidanik. 2014ko abendua geroztik, besteak beste, Gorbeiako Aterpeko aterpezaina naiz.

Nire bizitzan mendiak izugarrizko garrantzia izan du. Zaletasun horren hastapenetan Gorbeiak itzelezko eragina izan zuen. Mendigune zoragarri honetan, 15 urteko nerabea nintzenean, mendiak sorrarazten duen sufrimendu eta ongizatea ezagutu nituen. Aldi berean, nire burua hobe ulertzen ikasi nuen, bizitzan zehar zeharo lagungarria izan dena.

35 urtez atzera eta aurrera ibili ostean hainbat lekutako mendiak bizitzen, hona bueltatu naiz, Gorbeiara, ikasten jarraitzeko eta aterpe atsegin bat eskaintzeko xedearekin, non momentu onak gozatu eta okerrak gainditu daitezkeen.