Arroyabe Hegaluzea

Gure xedea da bertako produktuak eskaintzea, inguruarekiko jasangarriak eta kalitate onenarekin. Hala, gure entsaladetan darabilgun hegaluzea Bermeoko Arroyabe enpresakoa da.

100 urtez baino gehiagoz lanean diharduen familia enpresa da Arroyabe. Beraien kontserbak artisau eran egindakoak dira: hegaluzea, atun argia eta kantauriko antxoak. Kantauri itsasoko arrantzale herri garrantzitsuenean kokatuta, Bermeon, puntako teknologia ezarri dute beraien prozesuetan. Horrek posible egiten du zaporea bikaina izatea, freskoa eta kalitateduna, betiere artisau kutsua mantenduz.

Arroyaben pruduktuen ekoizpenean belaunaldiz belaunaldi transmititutako artisau prozesuak jarraitzen dituzte eta maila goreneko lehengaiak erabiltzen. Kontserbatarako aukeratutako hegaluzeak banaka kainaberaz harrapatutakoak dira, Arroyabek arrantzaleekin eta kantauri itsasoko espezien jasangarritasunarekin duen konpromisoarekin bat.

 

Arroyabe kontserbak