Baias garagardo artisaua

Ekoizpen metodo industrialak alde batera utzita,  goi mailako lehengaiak eta Baias ibaiko ura erabiliz egiten dugu gure garagardoa.

Garagardotegiaren izenak ur hori hartzen dugun ibaiari egiten dio erreferentzia, Baias, Gorbeia mendiko magaletan.

Inguru zoragarri horretan, Oiardo izeneko herrixkan, baserri zahar bat berriztu genuen artisau-lanaren bidez garagardoa ekoizteari ekiteko.

Baias Garagardoa