Nafarroako Ekoizar Piper Ekologikoak

            Nafarroako piper gorri ekologikoak

pimientos

TAFALLAKO PIPERRAK, EKOIZLETIK ATERPERA ZUZENEAN.

Ekoizar Inma eta Zarraren bizi-proiektu bat da. Tafallako nekazari ekologikoak gara. Orain dela 25 urte abiatu genuen gure proiektua, betiere, nekazaritza naturalaren alde eta ekosistemaren orekari eusteko konpromisoarekin.

Gure nekazal lanean lurrarekin zuzeneko kontaktu estua daukagu. Hortaz, produktu kimikoak eta transgenikoak alde batera uztearen lehen onuradunak gu gara, hala jokatuz gure osasuna zaintzen baitugu. Aldi berean, lurraren emankortasuna babesten dugu eta hurrengo belaunaldiei etorkizun itxaropentsuago bat utziko.

Gure xedea da jaki elikagarriak, osasuntsuak eta kutsatzile gabekoak eskaintzea, lasaitasun osoarekin gozatu ditzazun.

Piper ekologiko gorria da gure begiko produktuetariko bat. Mota ezberdinak lantzen ditugu tentu handiz, haziaren hautaketatik piperra erretzeraino.

Badira 10 urte hasi ginela gure piperrak gu geuk erretzen, prozesu osoaren ardura gure esku dago.

Eta guk Aterpean piperrik onenak eskaintzeko Inma eta Zarraren etxera joaten gara gero aterpean bertan piperrak erretzeko.

Nafarroako Piper ekologikoak