Muruako harrobietatik Aterpera

Aterpera heltzeko Muruako harrobiak abiapuntu egokia da gure ibilbiderako.  Bideak izugarrizko pago baso bat zeharkatzen du,  Gorbeian hain ugariak direnak. Mairulegorretako haitzulotik pasako gara, benetan merezi du frontala ekartzea eta kobaren sarrera bisitatzea. Kontuan izan barnealdea ezagutzeko hobe dela ingurua ezagutzen duen eta espeleologían aritua den norbaitekin joatea. Hona hemen mapan ikusteko aukera

Ibilbide hau egiteko hainbat ordu behar dira, joan etorria 17 km dira eta gailurrera joatea aukeratzuz gero, desnibela 1000 metrotakoa da gorantz eta beste hainbeste beherantz. Hain idartsu ez daudenentzako, bigarren aukera bat legoke aterpera heltzekogailurra egin gabe. Aukera horrek desnibelaren erdia kentzen digu. Hortaz, taldean etorriz gero, bitan bana gaitezke, bakoitzaren posibilitateen arabera.

Halaber, ibilbide hau aukera ona da bi egunetan egiteko.

Lehen egunean aterperainoko bidea egin genezake. Bertara  iristean inguruan geratzeko aukera dago edo bestelako ibilbide eta gailurrak egitera animatu.

Bigarren egunean Gorbeiako gailurrera igo gaitezke. Aterpean egonik, normala ez den ibilbidea aukeratu genezake. Adibidez, Itxinatik sartu, Baias ibaiaren iturburutik pasatu eta mendiguneko baso bakartienetariko bat zeharkatuz. Gorbeiako tontorretik hainbat aukera daude kotxera itzultzeko.

Era berean,azaldutako aktibitatea mendi gida baten laguntzarekin egiteko aukera eskaintzen dizuegu. Horrek taldearen ezaugarriei hobe egokitzen den ibilbidea antolatu dezake. Horrela zoko eta bidezidor zoragarriak aurkituko dituzue.

 

murua