Joseba Elorrieta

50 urte beteta izanda, Gorbeiako aterpeko jagolea izatea amets bat da niretzat. Pasa dira 40 urte Goerbeira lehenbizikoz joan nintzela. Nire lehengusina izan zen erruduna, hura Iondokortako aterpera zihoan bere lagunekin eta berarekin eraman ninduen. Ostiral arratsaldean igo ginen, eta biharamunean gurutzera igotzeko proposatu zidan. Gogoan dut,  Egiriñauko iturrira heltzean,  igo behar genuen aldapa erakusti zidanean, beste egun batean izango dzela erantzun niola. Horra, gailur bat egiteko nire lehen saiakera eta nire lehen atzera-egitea.Hura izan zen gogoratzen duda nire lehen esperientzia mendian. Orduz geroztik, atzera-egiteak igondako mendiak baino gehiago izan dira. Agian ona da asko erortzea altxatzen jakiteko eta hori izan da azken 40 urtetan gertatu zaiguna.

Ondoren asteburuak igarotzen genituen Gorbeian, hasieran nire anaia nagusiaren lagunekin eta beranduago nire kuadrillarekin. Zeanurira autobusez, Lanbreabeko errepide luzea korritu eta zentraleko urtegiko tututik gora, Baskoniako aterpera,  Iondokortara. Horra hor, nire aititek presa horren eraikuntzan hartu zuen parte, Mendizabalentzat lanean.

Garai hartan, 1980 inguru, Yoli ezagutu nuenean, gure bidaia hasi zen mendietan zehar: Pirinioak, Europako Mendiak eta 89an, Peru. Ostean Nepalera joan ginen, lehenbizikoz 93an eta ondoren 95 eta 98an. Mende honekin batera bestelako aktibitateak jorratu ditugu. Seme bat izatea kriston aurkikuntza izan zen. Hasiera baten berriz bueltatu ginen Gorbeira,  Iondokortako aterpera. Aspaldian ezagututako baso eta bailarak berraurkitzera.

20 urtez bikoa zen kordada hiruko kordadan bihurtu zen, bestelako helburuak, erritmoak, paisaiak… mundu berri bat gure aurrean.

Hori guztiaren ostean, eta ahal zain ditugun paraje guztiak ezagutu ondoren, berriro ere, Gorbeira itzuli gara. Oraingoan mendi aterpe bat gobernatzeko ilusioarekin, ametsezko toki batean, urteetan zehar ikasitako guztia eskaintzeko gogoekin. Besoak zabalik gaude zuek hartzeko eta berriketan aritzeko, behe-suaren aurrean edo Arrabako zerupean, eguraldia lagun.