Geologia gorbeian. Unitate didaktikoa
Gorbeiako aterpeak eskaintzen duen irteera honetan aukera aparta aurkezten zaie lehen hezkuntzako 3. zikloa, DBH 3. eta 4. mailako zein batxilergoko geologia ikasleei, adituen eskutik zientzia hau ulertu zein gozatzeko ezinbestekoa den landa-lana burutzeko, eta horrela, klasean landuriko eduki teorikoa praktikara eramateko. Aipatutakoaz gain, euskal kultura zein inguru naturala ezagutuz, aisialdiarekin loturiko euskarazko esperientzia erakargarria bizitzea da helburu.
Ikasketa prozesuan behin eta berriro topatzen gara bi oztopo nagusirekin.
Lehenengoa, ikasgelan ikasitako eduki teorikoa praktikan ikusi eta lantzeko beharra aurrera eraman ezina litzateke. Bigarrena ordea, ikasketa prozesuan baliogarriak diren aisialdiarekin loturiko esperientzia interesgarriak euskaraz burutzeko beharrarekin lotuta dago. Honako arazoen aurrean Gorbeiako Aterpeak zera proposatzen dizue: Geologia aprobetxatuz euskal kultura eta ingurune naturala ezagutzeko esperientzia praktikoa euskaraz.
Gorbeiako eremua aztergai duen landa-lana praktika honetan lehen hezkuntzako 3. zikloko, DBH 3. eta 4. kurtsoko zein batxilergoko geologia ikasleek ibilbide geologiko bat burutuko dute geologian adituak diren mendi gidarien azalpenen eskutik.
Euskal mendikateen ezaugarri den kareharrian lan egingo da nagusiki, arroka sedimentario honek Itxinan erakusten duen karst morfologian hain zuzen ere.
Itxina ezaugarri paregabeduna da karst-a aztertzeko, hau dela eta, karst morfologia deskribatzen duten exokarst zein endokarst egitura ikusgarri ugari bertan aztertuko dira, hala nola:
* Leize
* Lapiazak
* Dolinak
* Kobazulok
* Higadura konoak
* Espeleotemak
…
Ibilbidean zehar geologian erabiliak diren bai ohiko tresneriekiko (mapa, iparrorratza, lupa, azido klorhidrikoa, mailuak etab.)Ibilbideak eta egitaruaua eskolarekin adostu ahal dugu taldearen ezaugarri eta beharretara egokitu ahal izateko , irteerak bi zein hiru egunekoa egin daitezkeelarik.
Bi eguneko ekintzaren egitarau eredu bat
1.eguna:
10:00-10:30:Taldearen harrera Pagomakurren. Eguraldi txarra izanez gero, ekintzaren inguruko hurbilpen eta azalpena erabilitako garraioan bertan emango da.
10:30-11:30: Pagomakurretik- Aterpera. Motxilak bertan utzi eta segituan ibilbidea.
11:45-17:00: Ibilbidea Itxinatik: Mando Bide – Neberabarri – Axular – Supelegor (Koba)- Itxulegor – Aterpea.
17:00:Otordua. Behin aterpean, ikasle bakoitzeko bi barrita, fruta bat eta Kola Kaoa zein esne beroa banatuko da.
18:30-18:45: Aterpeko arauak zein ordutegiaren azalpena.
18:45-20:30: Denbora librea.
20:30-21:30: Afaria.
21:30-22:30: Denbora librea.
22:30-23:30: Gaueko zerua ikusteko ibilbidetxoa eta lotara.
Bidean landuko diren edukiak:
*Karst Morfologia.
*Historikoki inguruan emandako giza aktibitateak.
Ibilbidean atsedena egingo dugu bazkaltzeko ( norberak eramana).Ibilbidea fisikoki ez da gogorra, nahiko arina da.
2. Eguna:
08:00-09:00: Gosaria.
09:00-09:30: Norberaren gauzak batu, gela txukundu eta hamaiketakoa banatu.
09:30-14:30: Ibilbidea. Aterpetik Muruara, bidean Mairulegorreta bisitatuz.
Ikastaldeko arduradunek aktibitatearen erreserba egin baino lehen
2. egun honetarako bi ibilbide hauen artean aukeratu ahal izango dute:
Aterpetik Gorbeiako tontorrera igo , ibilbide pixka bat gogorragoa
Ibilbidea egin tontorrera igo gabe. Askoz arinagoa.
Dena den, egunean bertan gidariek aldatzeko ahalmena izango dute, bai eguraldiagatik edota taldekideen ahalmena ikusita.14:30 Garraioa etxera. Muruetako harrobietan ekintzaren amaiera.
Eskaintzen duguna:
*Mendiko bi Gidari geologian arituak bi egunez, gaua barne.
*Lehenengo eguneko askaria, afaria eta aterpean egonaldia. Bigarren egunean, gosaria eta hamaiketakoa.
*Maindire-zakua( lo zakua ez da ekarri behar).
*Arduradunaren pentsioa dohainik.
*Istripu eta ardura zibila aseguruak.
*Ekipajearen garraioa behar izanez gero
Parte hartzaileek ekarri behar dutena:
Mendian ibiltzeko ekipo aproposa: Botak, txubaskeroa, linterna (pila berriekin eta ordezkokoekin), eguzkirako krema, kantinplora…
Lehen egunerako Bazkaria.
Ordezko arropa.
Aterpe barruan erabiltzeko oinetakoak.
Barne ez dagoena: Garraioa.