Egonaldiak Gorbeian. Eskolaz kanpoko jarduera

Egonaldiak Gorbeian

Egonaldiaren helburua 2 edo 3  egunez gazte taldeei  inguru natural batean Euskaraz bizitzeko aukera ematea da.

Gorbeia Parke Naturalaren ingurua toki ezin aproposagoa dugu hainbat arlotan esperientzia erakargarriak bizitzeko. Esperientziak, bai edukien bai natur kirolen aldetik, gazteentzat oso aberasgarriak izango dira, aterpeko talde dinamikak eman ahal dizkien irakaspenak ahaztu gabe.

Egingo diren jardueretan , mendi kirolak praktikatzeaz gain, geologia eta   inguruan garatutako jarduera tradizionalak esagutuko ditugu.  , Itxinakokarst-a eta Gorbeiako bioaniztasuna horiek lantzeko inguru apartak dira eta. Mendizaletasunari loturiko teknikak ere praktikatuko ahal izango dira, besteak beste, iparrorratzaren erabilpena, mapen irakurketa, rapel, espeleologia,….

Gainera, egun hauetako esperientziarik aberasgarriena izan daitekeena, gazte taldeak euskaraz mendi aterpe baten  elkarrekin bizitzea da.
Jarduera proposamen hau eskolei zuzentzen dizuegu eskolaz kanpoko jarduera bezana. Ikasturte bukaerarako irteera aproposa izan daiteke.

Egitaruak, jarduerak talde bakoitzaren neurrira presta ditzakegu, adina, urtaroa, edo bezte baldintza batzuk kontutan hartuta

 

 

3 egunetako egonaldi baterako egitarau eredua

1. eguna
10:00 Pagomakurren:

Pagomakurren geratuko gara, eta egun honetako piknikak etxetik ekarri behar dute. Umeen ekipajea 4x4an aterpara igoko dugu. Ibilbide geologikoa bertatik hasiko dugu. Lezardin piknika

16;00/17;00 bitartean aterpera heldu
Ordu bat motxilak gelara igo,.

Gero aukera ezberdinak, aterpe ondoko kobara joan, iparrorratza esagutu, denpora librea,….

.20:30 21:30 afaria.

2. eguna

8:30- 9:30 Gosaria, piknika banatu motxila egin eta Mairulegorretako kobara irteera.
Ibilbidea, taldea eta eguraldiaren arabera, aukeratuko dugu. Egun osoko jarduera

16:00 – 17:00 inguru aterpera bueltatu

Denpora librea eta iparrorratzarekin jolasak edo rapel praktikak ahal bada eta nahi badute.

20:30 – 21:30 Afaria

22:00tik aurrera gaueko jarduera meteorologiak uzten badu,

3. eguna

8:00 – 9:00 Gosaria eta motxila egin, piknika hartu.
Gorbeiako tontorrera igoera Arranbaltzako nebera eta txondorraren plataformatik.

* Programa hau eredu bat da, eskola bakoitzarekin lantzen dugu zer egin.
* Ekipajearen garraioa guk egiten dugu ikasleek ez izateko mendiko motxila baten beharra.
* Eta maindire zakuak ere gure kontura lo zakuaren beharrik  izan  ez dezaten.