Udako Mendi Kampusa Gorbeiako Aterpean

Udako Mendi-kampusa

Gorbeiako aterpean

Kampusaren helburua

Gazteei mendiko tekniketara modu atseginean, partekatuan eta natura-ingurunearekin errespetuz hurbiltzeko aukera ematea, ondoren jarduera garatzea ahalbidetzeko, hala nola aisialdi osasungarria, aktiboa, mendiko harra sar dakien.

Norentzat

Edozein talde, elkarte, Klub edo instituziori 5 egunetako udalekuen eskaintza egiten dizuegu, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak.,…. Egonaldian, mendi kirolak era autonomoan garatu ahal izateko beharrezkoak diren baliabideak emango dizkiegu ea egonaldia eta gero jarraitzen duten.

Posible da ere kampusa adin desberdinetara bideratzea.
Jardueren edukiak eta zailtasunak, 8-12 urtekoen eta 12-16 urtekoen arabera egokitu ditzakegu.

Alde batetik 5 egunez ikaslei Euskal inguru natural batean bizitzeko aukera izango dute. Eta beztetik Gorbeia Parke Naturalaren ingurua toki ezin aproposagoa dugu hainbat arlotan esperientzia erakargarriak bizitzeko. Esperientziak, bai edukien bai natur kirolen aldetik, gazteentzat oso aberasgarriak izango dira, aterpeko talde dinamikak eman ahal dizkien irakaspenak ahaztu gabe.

Kampus honetan kirola ulertzeko beste modu bat biziko dute. Mendiko jardueretan, taldearen helburua berez helburu bat lortzea da, beste batzuekin elkarreraginean aritzen gara alderdi askotan, baina baloratzen duguna ez da besteei irabaztea, gure jarduera modu egokian garatzea baizik.

Egingo diren ibilbideetan, geologia eta biologia landuko ditugu, Itxinakokarst-a eta Gorbeiako bioaniztasuna horiek lantzeko inguru apartak dira eta. Mendizaletasunari loturiko teknikak ere praktikatuko ditugu, besteak beste, iparrorratzaren erabilpena, mapen irakurketa, ekipoa aukeratzeko irizpideak, espeleologia, rapel, mendian kirola errespetuz egiteko aholkuak, eta abar luze bat.Gainera, egun hauetako esperientziarik aberasgarriena izan daitekeena, gazte taldeak euskaraz mendi aterpe baten aste betez elkarrekin bizitzea da.Bizikidetasun honek, hainbat kontu erakutsiko dizkie: egunerokotasunean bakoitzaren erritmoak, nahiak, beldurrak, izaera kontutan hartzea ohitura ona dela; egoera ezberdinen aurrean guztiok dugula eskubidea gure erara erantzuteko. Gela, jatorduak, bizi-espazioa konpartitzeak egingo ditugun ekintzak bezain garrantzitsua da, honetan datza egonaldi honi atera ahal dioten etekina.

Kampusaren helburuak betetzeko, egokiena da talde txikietan garatzea 12/15 gazte kampuseko.

Aterpean ez dago ez Internetik, ez erabiltzaileentzako koberturarik. Satelite bidezko konexioa dugu jarduera eta larrialdietarako. Era berean, 4×4 ibilgailu bat daukagu, eta kontaktu zuzena 112 telefonoarekin.

 

Oro har, hauek dira gure proposamenaren zehaztasunak :

5 eguneko programa-proposamena.

1. eguna, astelehena:
Bidaia Gorbeiara eta aterperainoko txangoa. Egokiena bidaia autobus txiki batean egitea litzateke. Ibilbidea 3 eta 4 ordu bitartekoa.

Lehenengo jarduera topagunean hasiko da. Jarduera egiteko beharrezkoa ez den ekipajea ibilgailuan aterpera igoko dugu. Egun honetako piknika norberaren kontura. Arratsaldean aterpeko ikasgelan hitzaldi-elkarrizketa, kirola egiterakoan inguruarekiko ohitura errespetutsuei buruz eta mendizaletasunaren giza balioei buruz. Halaber, egonaldiaren bilakaera eta arauak azalduko dira.

2. eguna, asteartea:
Mairulegorreta haitzulora bisita. Aterpetik irten eta txangoa kobaraino. Kobari bisita egin eta buelta. Bitartean, bazkaria piknik bat izango da. Arratsaldean, ikasgelan, orientazioari buruzko teoria eta praktikak Arraban, iparrorratza eta mapa erabiltzeko.

3. eguna, asteazkena:
Itxina ingurutik ibilbidea. Bazkaria aterpean eta arratsaldean ikasgelan mendi ertainetarako segurtasunari buruzko teoria; ostean, orientazioa, teoria eta praktikak Arraban.

4. Eguna, osteguna:
Egun osoko ibilbidea Gorbeiako gailurreraino. Bitartean, bazkaria piknik bat izango da. Ibilbidean zehar orientazioari buruz ikasitakoa praktikan jarriko dugu: norabideak, mapen irakurketa, paisaiaren interpretazioa…

5. eguna, ostirala:
Eskalada eta rapel praktikak. Egun erdiko saioa, eguerdian etxean, ordutegia talde bakoitzarekin adostuko da.Piknika barne.

 

Prezioa:325€ gazte bakoitzeko.

Horren barne dauden zerbitzuak:

Ostatua eta mantenua. 4 gau pentsio osoan (3 piknik + bazkari bat aterpean).
Erantzukizun zibila eta arrisku asegurua.
2 monitore euskaldun, mendi ertaineko kirol teknikari tituluarekin egun osoz. Hauetako bat dagokion egunetan geologian edo biologian aritua.

Programaturiko aktibitate guztientzako beharrezko material teknikoa.
Lo-zaku mehea lo egiteko (ez da ekarri behar).
Ekipajearen garraioa topagunetik aterpera

Norberak ekarri beharreko materiala:

Trekking botak edo trekking zapatilak
Zapatila arinagoak
Etxeko zapatilak edo txankletak (aterpean egoteko)
Eskuoihala eta nezeserra
Pijama edo parekoa
Kantinplora
Linterna/frontala eta “pilak”
Praka laburrak (1 edo 2)
Praka luzeak (1 edo 2)
Kamiseta arinak, mauka laburedo gabekoak, arin lehortzen direnak eta kirolerako egokiak (esaterako 2)
Mauka luzeko 2 kamiseta termiko.
Forro polarra edo parekoa, arin lehortzen diren ehunak eta pisu gutxikoak, lumak etaprimaloftekidatu.
Anoraka, haize-kontrako jaka, eurirako aproposa, ez da beharrezkoa goretex izatea.
Edukiz gero, iparrorratza, hobe baita norberarena erabiltzea.
Eguneko motxila txikia.

Oharra

Baldintza meteorologikoen arabera aktibitateen ordena edo egitekoak alda daitezke, eta kasuan, bertan behera utzi. Betiere ordezko aktibitate bat antolatuko da ikasgelan, gazteen mendi formakuntzari zuzendutakoa: filmak, orientazioa, sorospeneko oinarrizko ezagutzak,..

Galdera edo zalantzarik baduzu

edota informazio gehiago nahi

kontaktatu mesedez inolako arazorik gabe

 

 

Joseba Elorrieta

info@gorbeiakoaterpea.eus

711 776 648