Team Building programak . Empresentzat, kirol taldeentzat , elkarteentzat,…

Team Building programak

Empresentzat, kirol taldeentzat , elkarteentzat,…

Gorbeiako Aterpea toki oso aproposa izan gaitezke Team Building programak burutzeko.

Gaur egun, talde lana,  dinamiko oso garrantzitsua da edozein arlotan, dela kirol taldeetan, dela empresa munduan, dela beste edozein elkarteetan,

Esperientzia berriak partekatzea, kideengan konfiantza izatea, erabakiak taldean hartzea, espazio eta denbora oso atseginak partekatzea,  Besteek babestuta sentitzea eta abar edozein taldek behar dituen indarguneak dira.

Gorbeiako Aterpean beharrezko azpiegitura daukagu
naturgunetan Team Building-en dinamikak garatzeko  ikuspegitik,

Interneterako sarbidea duen gela bat dugu
lan-bileretarako egokia, gure inguru naturala  ondo baino hobeto ezagutzen dugu
eta programak neurrira antola ditzakegu iguruan harduera egokiak proposatuz.egonaldiak egun bakarrakoak  izan daitezke edo bertan lo egin gau bat edo bi.

Mendi-ibilaldiak, rapel eta eskalada praktikak, espeleologia, orientazio-jokoak/lehiaketak iparrorratza eta  maparekin taldeka, etab.

Behar diren beharretara egokitu gaitezke programa bat neurrira osatu arte, jardunaldi batetik 2 edo 3 gaualdiko egonaldietara.

Gure aterpea mendiko aterpe bat da, sarbidea oinez da (guk 4×4 dugu, behar izanez gero eskuragarri dago),

Interneterako eta telefonorako sarbidea ere badugu programatutako jardueren beharretarako, baina ez erabilera partikularrerako (konexioa satelitea da), Aterpea buruaskia da energiari dagokionez, eguzki-energia eta biomasa erabiltzen ditugu funtsean, eta horrek esan nahi du beharrak asetzen ditugula, baina luxurik gabe.

Gaur egun energiaren kontsumo arduratsua erronka garrantzitsua da, gure aterpean lehen pertsonan esperimentatuko dugu zer esan nahi duen energia iturri jasangarriekin bizitzeak.

 

 

 

Gelak eta komunak partekatuak dira.

Hainbat enpresa harremanetan jarri dira gurekin, eta beren lantaldeak hobetzeko programak eskatu dizkigute, esperientziak oso arrakastatsuak izan dira. Bermeoko Serrats kontserbak eta La Caixa dira enpresa horietako bi. Esperientzia horietan oinarrituta, gure zerbitzuak webgunearen bidez eskaintzera animatu gara.

Kontaktatu, kirol-talde bat, boluntarioen elkarte bat edo enpresa bat , ziur zure helburuen neurrira egindako programa bat zehaztu ahal dugula.

 

 

 

 

Informazioa

Joseba Elorrieta

711776648

info@gorbeiakoaterpea.eus