Marinaledako Olioa

 

Aparteko olibaolio birjina

 

g01f06

Aparteko olibaolio birjina

Andaluziako erdi-erdian, landazabaletako lur emankorretan, Marinaleda S.C.A.-k erein, landu eta ontziratzen du aparteko oliba olio birjinik onena, zure etxera kalitate berme osoarekin heldu dadin.

 

 

Marinaleda S.C.A.

Jornalarien borroketatik sortutako Humar – Marinaleda kooperatiba proiektu kolektibo bat da. Horren xedea ez da mozkin pribatu bat lortzea, enplegua sortzea baizik, baratzeko produktu osasuntsu eta kalitatezkoen salmentaren bitartez.

Gure produktuak

Gure babak, alkatxofak, pikillo piperrak, pipermorroak eta oliba olio birjina ekoizpen fase guztietan kontrolatuta daude, hau da, trazabilitatea bermatuta dago, ereitetik ontziratzeraino. Izan ere, ekonomia jarduera orok gorde beharko lukeen etika haintzat hartzen dugu, are gehiago elikagaien ziurtasunari dagokionean.

Argi izan, gure kooperatibak ekoiztutako pruduktu bat kontsimitzerakoan, enplegua sortzen eta gizarte justizia bultzatzen laguntzen zaudela. Hain zuzen ere, bestelako ekonomia solidario bat garatu nahi dugu, kontsumitzaileen mahaietan osasuna eta kalitatea jartzen dugun bitartean.

Utopia

Jakin ezazu Vega de Genil-eko“Los Humosos”izenarekin ezagutzen diren lurrak ez direla inoren jabego pribatua, komunitate osoarena baizik. Borrokan diharduen komunitate batenak, gizarte eta mundu hobe baten alde, egungoa baino justoagoa, desberdintasun gabekoa, baketsuagoa, etikoa, ekologikoa eta gizakien aldekoa.

Kontu egin gure produktuak kontsumitzerakoan gizatalde baten berebiziko amets bati laguntzen zaudela.