Laneko Kooperatiba

 

1996an Lea Artibai eskualdeko 14 nekazari batu ziren  Gizaburuagan Laneko Kooperatiba sortzeko. Kooperatiba horrek, batik bat, txakolina eta sagardoa ekoizten ditu. Halaber, inguruko barazki eta fruitarekin kontserbak egiten dituzte ere. Lanekok ekoizten duen sagardotik 2000 litro inguru sagardo ekologikoari dagozkio.

Beraien hastapenetatik helburu gorena izan da Lea-Artibaiko eskualdeko baserrietako kalitatezko produktuen kontsumoa eta salmenta. Nekazariek gaineratiko produkzioari irtenbide baten bila elkartzea adostu zuten, egin beharreko inbertsioen zenbatekoa altuegia zelako norbanakoentzat. Horrela sortu zuten kooperatiba delicatessen kontserbak produzitzeko.

Lanekok ekoiztutako produktuak LEARTIBAI ONDAREA  marka komertzialareki merkaturatzen dira,izan ere kooperatibaren jatorria izen bereko eskualdean datza.

Lehengai ekologikoak aparteko kalitatezkoak dira; gehien bat, Lea Artibai, Busturialdea, Durangaldea eta Arratialdekoak.

Lehengai hauek era tradizionalean prestatzen dituzte eta modu horretan kalitate bikaineko produktuak bermaturik daude.

Lanekok  baserri mundutik bizi direnen antzera merkatu nahiko murritza du. Batik bat salmenta zuzena erabiltzen dute azoketan. Halaber, bertako banatzaileen bitartez, zenbait denda ekologikotan ere saltzen da.

Aterpean Lanekoko bi produktu ekologiko eskaintzen ditugu

Sagardo freskoa bezalakorik ezer edozein plater laguntzeko

SIDRA NATURAL LEARTIBAI ECO 750ML

Eta sagar-zuku naturala gosarietan.

ZUMO DE MANZANA ECO 750ML