Pagomakurretik Aterpera

Ibilbidea Pagomakurren hasten dugu, 875 metroko altueran. Areatzatik bertaraino kotxez hel gaitezke asfaltatutako pista batetatik.

Aparkalekuan iturria, komunak eta zaborrentzako kontenedoreak ditugu, menditik bueltan sortutako ondakinak botatzeko. Bertan baimenduta dago kotxea gauez uztea. Aparkalekutik pista jarraitu behar da,  3,5 kilometrotako ibilbide erraza eta,  200 metrotako desnibelarekin.

Ibilbide osoa pistatik zehar egiten da. Behin Arrabara helduz gero, alboetan arbolak dituzten bi bide topako ditugu. Eskuinekoak Ganguren Mendi taldearen aterperakoa da eta ezkerrekoa Gorbeiako tontorrera eta gure aterpera daramana.Jarraitu pista eta bidegurutze batera helduko zarete. Bertako seinaleak esaten du zuzuen jarraituz Gorbeia, eta eskumatara, gure aterpea.Arbolek markatutako bideak aterpera eramango gaitu minutu gutxitan.

Ibilbide osoa errez egin daiteke ordu bat baino gutxiagon. Aldiz, Pagomakurreko aparkalekura ezin denean heldu, edurragatik edo beteta egoetagatik, Larrederren utzi daiteke kotxea, bi kilometro beherago. Bertan, aparkalekuaz gain, jolas-eremu bat dago.

Hemen duzu ibilbidea mapan ikusteko aukera

Kontuz

Gogoratu parkearen arautegiak debekatzen duela txakurrak solte eramatea, baimen gabeko ibilgailuak, sua piztea eta kanpatzea. Gorbeia abereentzako gunea izanik, horientzako  txakurrak solte ibiltzea arazo larria izan daiteke, batik bat, ardientzako. Itxuraz zure txakurra ardiekin jolasean dabilela uste arren, bestelakoa da egia. Ardiei estres handi eragiten die eta erraz beldurtu eta uxatzen dira. Ondorioz abortoak izan ditzakete, hankak apurtueta sarri hil egiten dira amildegitik erortzean.

Pagomakurretik gora norbera da daraman guztiaren erantzule. Ez dago zaborrak uzteko tokirik. Gure hondakin guztiak kotxeraino jaitsi beharko ditugu. Inguru honetara bisitari asko etortzen dira eta argi izan behar dugu ez dagoela hondakin biodegradagarririk. Kontu izan, bider 100000 eginez gero, fruita azalak, fruitu lehorren oskolak e.a. ez direla biodegradagarriak. Are gutxiago, zigarrokinak edo komuneko papera. Hortaz, zorrotzak izan behar dugu eta sortutako hondakin guztiak jaitsi, ingurua zabortegi handi bat izan ez dadin. Betiere sortutako zaborra igondako zama baino askoz gutxiago izango da.

Pagomakurretik Aterpera