Erreserba bat egiteak suposatzen du aterpeko arau eta ordutegiak onartzea:
Ordutegia
* Gosaria, 9:00 aurretik, baita norberarena bada ere.
* Afaria, neguan 20:00 etan eta udan 20:30etan.
* Arratsaldean, 17:00ak eta 18:30ak bitartean aterpea itxiko da eguneroko garbitasuna egiteko. Baldintza klimatologikoak kaxkarrak izanez gero, ostatuz daudenentzako erabilera anitzeko gela zabalduko da tarte horretan.
* Goizeko 09:00ak ondoren ezin izango da gelatan egon arratsaldeko 17:00arte neguan eta 19:00arte udan.
* Dutxaren ordutegia: 17:00 – 20:00
* Azken egunean gela libre utzi behar da 09:00ak aurretik
* Egunero erabilera libreko sukaldea garbi eta atonduta utzi behar da 22:00ak aurretik neguan eta 23:00ak aurretik udan.
* Azken egunean, erabilera libreko sukaldea garbi eta atonduta utzi behar da 10:00 aurretik.
* 22:00ak ondoren neguan eta 23:00ak ondoren udan, ixilik ibili behar da eta ezin izango da egon jantokian, erabilera libreko sukaldean eta erabilera anitzeko gelan. Hortaz, garbitasun pertsonala ordu horien aurretik egin behar da.
Erreseba bat baliogabetzeko baldintzak honako hauek dira
Sarrera eguna baino 16 egun arinago erreserba ezeztatuz gero, horren %50 bueltatzen da sortutako gastuak kendu ostean.
Sarrera baino 6 eta 15 egun bitarteko tartean ezeztatuz gero, erreserbatutako zerbitzuen %50a kobratuko da. Ezeztapena kontratatutako zerbitzu batzuentzako bada, erreserbaren titularrak ezeztatutakoaren %50a ordaindu behar du. Hau da, erreserba 10 pertsonentzako mantenu-erdian egiten bada, eta 6 eta 15 eguneko tartean, 5 pertsona soilik joango direla esanez gero, erreserbaren titularrak ezeztatutako 5 plaza horientzako kontratatutako zerbitzuen %50a ordaindu behar du.
Sarrera baino 5 egun arinago ezeztatzen bada, erreserbatutako zerbitzuen %100 kobratuko da. Hau da, erreserba 10 pertsonentzako mantenu-erdian egiten bada, eta sarrera eguna baino 5 egun arinago , 5 pertsona soilik joango direla esanez gero, erreserbaren titularrak ezeztatutako 5 plaza horientzako kontratatutako zerbitzuen %100a ordaindu behar du.
Zaintzaileak uste badu deuseztapena ezinbesteko kasua dela, ordaindutako aurrerakina gordailuan geratuko da, beste erreserba bat egiteko, uneko urtearen barruan. Duseztapena partziala izan bada eta zaintzaileak ezinbestekotzat jotzen badu, deuseztutako zerbitzuengatik ordaindutako dirua gordailuan geratuko da erreserbaren titularraren izenean, uneko urtean erreserba bat egiteko