KOVID19 Segurtasun Protokoloa
Erreserba bat egiteak suposatzen du aterpeko arau eta ordutegiak onartzea:
- Ostatua partekatzen den logela baten da.
- Ezinbestekoa da lo-zakua erabiltzea. Behar izanez gero aterpeak horiek alokatzeko zerbitzua eskaintzen du.
- Aterpean ostatu hartzeko ezinbestekoa da NAN edo baliokidea aurkeztea aterpezainari dagokion fitxa bete ahal izateko.
- Federatuentzako tarifa soilik aplikatuko zaie EMF-FVM-ko federatuei, eta beharrezkoa izango da UIMLA y UIAA.FEEC-ko federatuek eta UIMLA eta UIAA Mendiko Gidek deskontua izateko aterpezainari eguneratutako akreditazioa erakutsi behar zaio.
- Gelatara ezin da sartu mendiko bota edo oinetakoekin.
- Gelatara ezin da eraman janaria, ezta material gogorra: makilak, pioletak, kranpoiak.
- Gelatan ezinda jan.
- Edredoiak eta burukoak ohe gainean egon behar dira, inolaz ere zoruan.
- Goizeko 09:00ak ondoren ezin izango da gelatan egon arratsaldeko 17:00arte neguan eta 19:00arte udan, aterpezainaren baimen zuzenarekin ezik.
- Adintxikikoak heldu batekin joango dira beti gelatara.
- 22:00ak ondoren neguan eta 23:00ak ondoren udan, ixilik ibili behar da eta ezin izango da egon jantokian, erabilera libreko sukaldean eta erabilera anitzeko gelan. Hortaz, garbitasun pertsonala ordu horien aurretik egin behar da.
- Botak sarrerako apaletan utziko dira, inolaz ere zoruan.
- Ostatuz daudenek eskubidea dute erabilera libreko sukaldea aprobetxatzeko. Horien erantzukizuna izango da garbi eta atonduta uztea aterpea utzi aurretik.
- Halaber, erabilera libreko sukaldea garbi eta atonduta utzi behar da egunero 22:00ak aurretik neguan eta 23:00ak aurretik udan.
- Guztiz debekatuta dago, aterpean gure egonaldia bukatzean, inolakojaki, kondimento edo hondarrik uztea erabilera libreko sukaldean.
- Erabiltzaile bakoitza sortzen duen zaborraren kudeaketaren erantzulea izango da.
- Energia elektrikoa erabiltzeko baimena eskatu behar da. Beraz, edozein aparatu konektatzeko aterpezainaren baimen zuzena behar da.
- Ostatuz daudenek dutxa erabil dezakete arratsaldeko ordutegian. Hortik kanpo, goizean eta ixiltasun orduetan, ezin da dutxa hartu.