| 6 urtetik beherakoak | 6 eta 15 urte bitartekoak | 15 urtetik gorakoak | |
| Ohea bakarrik | 11 € | 15 € | 20 € |
|---|---|---|---|
| Mantenu-erdia | 26 € | 38 € | 46 € |
| Afaria | 13 € | 19 € | 20 € |
| Gosaria | 8 € | 11 € | 12 € |
| Piknik | 10 € | 13 € | 13 € |
| Maindire-zakuaren alokairua | 4 € | 4 € | 4 € |
Ostatua partekatzen den logela baten da.
Ezinbestekoa da lo-zakua erabiltzea. Behar izanez gero aterpeak horiek alokatzeko zerbitzua eskaintzen du.
Aterpean ostatu hartzeko ezinbestekoa da NAN edo baliokidea aurkeztea aterpezainari dagokion fitxa bete ahal izateko.
Federatuentzako tarifa soilik aplikatuko zaie EMF-FVM-ko federatuei, eta beharrezkoa izango da UIMLA y UIAA.FEEC-ko federatuek eta UIMLA eta UIAA Mendiko Gidek deskontua izateko aterpezainari eguneratutako akreditazioa erakutsi behar zaio.
Gelatara ezin da sartu mendiko bota edo oinetakoekin.
Gelatara ezin da eraman janaria, ezta material gogorra: makilak, pioletak, kranpoiak
Gelatan ezinda jan.
Edredoiak eta burukoak ohe gainean egon behar dute, inolaz ere zoruan.
Goizeko 09:00ak ondoren ezin izango da gelatan egon arratsaldeko 17:00arte neguan eta 19:00arte udan, aterpezainaren baimen zuzenarekin ezik.
Adintxikikoak heldu batekin joango dira beti gelatara.
22:00ak ondoren neguan eta 23:00ak ondoren udan, ixilik ibili behar da eta ezin izango da egon jantokian, erabilera libreko sukaldean eta erabilera anitzeko gelan. Hortaz, garbitasun pertsonala ordu horien aurretik egin behar da.
Botak sarrerako apaletan utziko dia, inolaz ere zoruan.
Ostatuz daudenek eskubidea dute erabilera libreko sukaldea aprobetxatzeko. Horien erantzukizuna izango da garbi eta atonduta uztea aterpea utzi aurretik.
Halaber, erabilera libreko sukaldea garbi eta atonduta utzi behar da egunero 22:00ak aurretik neguan eta 23:00ak aurretik udan.
Guztiz debekatuta dago, aterpean gure egonaldia bukatzean,inolako jaki , kondimento edo hondarrik uztea erabilera libreko sukaldean.
Erabiltzaile bakoitza sortzen duen zaborraren kudeaketaren erantzulea izango da.
Energia elektrikoa erabiltzeko baimena eskatu behar da. Beraz, edozein aparatu konektatzeko aterpezainaren baimen zuzena behar da.
Ostatuz daudenek dutxa erabil dezakete arratsaldeko ordutegian. Hortik kanpo, goizean eta ixiltasun orduetan, , ezin da dutxa hartu.
Gelatan besteen atsedena errespetatu behar da, ezin dira musika aparatuak erabili. Ahal den neurrian, argi orokorra piztu beharrean , linterna erabiliko dugu eta zaratarik gutxien egingo.
Azken egunean gela libre utzi behar da 09:00ak aurretik
Azken egunean, erabilera libreko sukaldea garbi eta atonduta utzi behar da 10:00 aurretik. Egun horretan lekua behar badugu gauzak uzteko aterpezainari esango diogu.
Larrialdirik balego, aterpeak behar adina pertsona hartuko ditu eta egoera horren kudeaketaren arduradunei lagunduko die. Erabiltzaileek errespetatu beharko dituzte egoera horretan aterpezainak hartzen dituen erabakiak.
Salbamendu-taldeek, istripuaizandakoek edo arrisku egoeran daudenek lehentasuna izango dute aterpeko gelak erabiltzerakoan, ostatuz daudenen aurretik, nahiz eta horiek erreserba eginda eduki. Aparteko egoera horren kudeaketaren arduraduna aterpezaina izango da.
Aterpean ezin da animaliarik sartu.
Ordutegiak
Dutxak, beti arratsaldez, 17:00aketa 20:00ak bitartean
Gosariak, kontratatutakoak edo norberarenak izan, beti goizeko 09:00ak aurretik.
Afariak, kontratatutakoak edo norberarenak izan, beti aterpearen ordutegiaren barne, 20:00etan neguan eta 20:30etan udan.
Ez dago aukerarik eskaintzen diren menuetan aldaketak egiteko, ez dago kartarik. Alergiaren bat edukitzekotan, barazki-jalea izatekotan eta bestelako kasuetan, erreserba egitean ohartarazi behar da, kasu bakoitzaren beharrei egokitu ahal izateko.
Azken egunean gela libre utzi behar da 09:00ak aurretik. Ordu horren ostean ez zaude ostatuz aterpean.
Jantoki eta komunen garbiketa 16:30ak eta 18:30 bitartean egiten da. Tarte horretan aterpera sarrera mugatua dago garbiketa lanen arabera.
Erreserba aurrerakina
Erreserba egiterakoan kontratatutako zerbitzuen balioaren %50eko aurrerakina egin behar da.
Aplikatuko dugu erreserba gauzatzen den eguneko salneurria, ez erreserba egin zen egunekoa. Hau da, urte batetik beztera egiten diren erreserbetan, lo egiten dugun eguneko tarifa aplikatuko dugu.
Sarrera eguna baino 16 egun arinago erreserba ezeztatuz gero, horren %50 bueltatzen da sortutako gastuak kendu ostean.
Sarrera baino 6 eta 15 egun bitarteko tartean ezeztatuz gero, erreserbatutako zerbitzuen %50a kobratuko da. Ezeztapena kontratatutako zerbitzu batzuentzako bada, erreserbaren titularrak ezeztatutakoaren %50a ordaindu behar du. Hau da, erreserba 10 pertsonentzako mantenu-erdian egiten bada, eta 6 eta 15 eguneko tartean, 5 pertsona soilik joango direla esanez gero, erreserbaren titularrak ezeztatutako 5 plaza horientzako kontratatutako zerbitzuen %50a ordaindu behar du.
Sarrera baino 5 egun arinago ezeztatzen bada, erreserbatutako zerbitzuen %100 kobratuko da. Hau da, erreserba 10 pertsonentzako mantenu-erdian egiten bada, eta sarrera eguna baino 5 egun arinago , 5 pertsona soilik joango direla esanez gero, erreserbaren titularrak ezeztatutako 5 plaza horientzako kontratatutako zerbitzuen %100a ordaindu behar du.
Zaintzaileak uste badu deuseztapena ezinbesteko kasua dela, ordaindutako aurrerakina gordailuan geratuko da, beste erreserba bat egiteko, uneko urtearen barruan. Duseztapena partziala izan bada eta zaintzaileak ezinbestekotzat jotzen badu, deuseztutako zerbitzuengatik ordaindutako dirua gordailuan geratuko da erreserbaren titularraren izenean, uneko urtean erreserba bat egiteko
| 6 urtetik beherakoak | 6 eta 15 urte bitartekoak | 15 urtetik gorakoak | |
| Ohea bakarrik | 11 € | 15 € | 20 € |
|---|---|---|---|
| Mantenu-erdia | 26 € | 38 € | 46 € |
| Afaria | 13 € | 19 € | 20 € |
| Gosaria | 8 € | 11 € | 12 € |
| Piknik | 10 € | 13 € | 13 € |
| Maindire-zakuaren alokairua | 4 € | 4 € | 4 € |
| 6 urtetik beherakoak | 6 eta 15 urte bitartekoak | 15 urtetik gorakoak | |
| Ohea bakarrik | 14 € | 18 € | 25 € |
|---|---|---|---|
| Mantenu-erdia | 32 € | 44 € | 54 € |
| Afaria | 13 € | 19 € | 20 € |
| Gosaria | 8 € | 11 € | 12€ |
| Piknik | 10 € | 13 € | 13 € |
| Maindire-zakuaren alokairua | 4 € | 4 € | 4 € |
• Familiak adingabeko bi edo gehiagorekin: %10 ostatu erdian.
• 10 pertsona edo gehiagoko taldeak: %10 ostatu erdian.
• UIAGM eta UIMLA mendi-gidak: %10 ostatu erdian.
• UIAGM eta UIMLA mendi-gidak ostatu erdia kontratazen duten bezeroak laguntzen daudenean: dohain gidarentzat.
. Federatuak EMF eta NMF-ko partaideak dira.
.”Correspondencia Mutua de Refugios” atxikitutako federazioetako federatu guztiei.